Hilaren 13an Hiruputzu gaztetxean egingo duten Kopla Txapelketa Herrikoiak dagoeneko badu parte hartzaileen zerrenda. Honako hamalau koplakariak izango dira nor baino nor arituko direnak: Aner Peritz, Ane Peñagarikano, Uxue Alkorta, Aimar Sorazu, Aitor Urbieta, Amets Aizpurua, Oier Aizpurua, Hodei Iruretagoiena, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Markel Eizagirre, Nhikari Gabilondo, Julen Zulaika Manu Goiogana, Ainhoa Agirreazaldegi.
Koplakariekin batera, herriko beste lau musikari ere igoko dira oholtzara saioa girotzeko: Aratz Olaizola trikitiarekin, Aitor Amilibia Kortxi gitarrarekin, Imanol Etxeberria kaxoi perutarrarekin eta Jurdana Otxoa biolinarekin. Halaber, bi gai jartzaile ere lotu ditu Koplazale elkarte antolatzaileak. Imanol Epeldek eta Xabi Aizpuruak izango dute ardura hori.
Esan bezala, saioa maiatzaren 13an izango da, eta 22:00etian hasiko da Hiurputzu gaztetxean. Sarrerak txapelketa egunean bertan jarriko dituzte salgai 21:30etik aurrera 5 euroan.