Erronka zaila izango du bihar arratsaldetik aurrera Zarautz Kirol Elkartearen jubenil mutilen eskubaloi taldeak, Gran Camping Zarautzek: Espainiako Txapelketako sektorea jokatuko du etxean, eta irabazi egin beharko du aurrera egin nahi badu. Izan ere, aurrez aurre izango diren lau taldeen artean onena soilik pasatuko da hurrengo fasera. Bertan, Jubenil mailako mutilen Espainiako zortzi talde onenak arituko dira txapelduna izateko lehian.
Hori horrela, izen handiko hiru talde gainditu beharko ditu bihartik igandera bitartean Gran Camping Zarautzek, Asobal Ligan aritzen diren kluben harrobiko taldeak baitira guztiak. Hasteko, denetan ezagunena den Granollers (Katalunia) taldearen jubenil mailako bigarren taldearen aurka arituko da; ondoren, Pontevedrako (Galizia) Club Cisne-ren aurka, eta, azkenik, Santanderreko (Kantabria, Espainia) BM Sinfin-en aurka.
Hauek dira norgehiagoka guztien ordutegiak:
Maiatzak 5, ostirala
17:30. BM Sinfin - Club Cisne
19:30. Gran Camping Zarautz - KH-7 Granollers Sporting
Maiatzak 6, larunbata
17:30. BM Sinfin - KH-7 Granollers Sporting
19:30. Gran Camping Zarautz - Club Cisne
Maiatzak 7, igandea
09:30. H-7 Granollers Sporting - Club Cisne
11:00. Gran Camping Zarautz - BM Sinfin