Zarauzko Hitzak joan den apirilean jarri zuen martxan Elkar argitaletxeak emandako liburu sortaren zozketa, Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian, irakurleen artean banatzeko, eta 28 lagunek eman zuten izena orotara. Bada, guzti horien artean Urko Mendizabal Eizagirre izan da zorteduna eta dagoeneko jaso du bere saria.
Hain justu, gaur goizean bertaratu da Zarauzko Hitzren erredakzioan eta lau liburu eraman ditu etxera: Asel Luzarragaren Lurrean haziak, Felix Arrietaren Zaintzaren hariak, Iratxe Ormazaren Printzak begietan eta Iñigo Astizen eta Mikel Valverderen Kixkur, pintorearen arreba.