A 3 el Km! taldeak eta Zarautz Kirol Elkartek elkarlanean antolatuta, igandean egingo dute Zarauzko Herri Lasterketa. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa eta ohikoa baino ibilbide motzagoa egingo dute parte hartzaileek; izan ere, obrak direla eta 1,2 kilometro laburtu behar izan dute antolatzaileek. Hala, 7 kilometro egingo dituzte korrikalariek Musika plazatik 10:00etan abiatuta. Horretan ere izan da aldaketa, aurreko edizioetan Lege Zaharren enparantzatik hasi baitute lasterketa.
Parte hartzeko interesa dutenek, kirolprobak.com atarian eman beharko dute izena ostiraleko gauerdia baino lehen. 10 euro balio ditu inskripzioak. Bestalde, edozein zalantza argitzeko harremanetarako telefonoa ere ahalbidetu dute antolatzaileek: 664 45 40 90.