Eskubaloiko Euskal Kopako sei final jokatu ziren atzo Zarautzen, Aritzbatalde eta Lizardiko kiroldegietan, eta horietako hirutan hartu zuen parte etxeko taldeak, ZKEk. Hori gutxi ez, eta hirurak irabazi zituen: senior neskek Donostiako Berabera hartu zuten mendean, Jubenil mutilek Irungo Bidasoa eta Kadete neskek Etxebarriko Kukullaga. Guztiak ere, hiru golen aldeaz irabazi zituzten.
Hauek izan ziren atzo Aritzabalden eta Lizardin jokatutako finalen emaitzak:
- Emakumezko seniorrak: ZKE - Berabera. 28-25
- Gizonezko seniorrak: Usurbil - Basauri. 32-33
- Jubenil neskak: Orio Eskubaloia- Kukullaga Etxebarri. 32-34
- Jubenil mutilak: ZKE - CD Bidasoa 35-32
- Kadete neskak: ZKE - Kukullaga Etxebarri. 29-26
- Kadete mutilak: CD Bidasoa - San Adrian. 39-35