Bihar zabalduko dute udako kirol ikastaroetan izen emateko epea

Jabi Gonzalez Toston 2023ko maiatzaren 1a

Aukera zabala eskainiko dute eta online nahiz aurrez aurre egin ahalko da inskripzioa.

Zarauzko Udalak bihar zabalduko du izen ematea udan Aritzbatalde kiroldegian eskainiko dituen kirol ikastaroetan parte hartzeko. Zentzu horretan, udaleko Kirol departamentuak adierazi du haurrei, gazteei nahiz helduei zuzenduriko aukera zabala izango dela. Hala nola, Kirol Txokoa, Gaztefit, igeriketa edota areto ikastaroak. Edonola ere, esteka honetan dago ikusgai udalaren udako kirol eskaintza osorik.

Esan bezala, bihartik eman ahalko dute izena ikastaroetan parte hartzeko interesa dutenek eta bi bide izango dituzte horretarako: Udalaren webgunea inskripzioak online egiteko eta Aritzbataldeko harrera aurrez aurre egiteko. Edozein zalantza izanez gero, kirola@zarautz.eus helbidera mezua idatzi edo 943-00 51 23 telefono zenbakira deitu dezakete herritarrek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide