Pagoeta Mendizale Elkarteak prest du Beteranoen XX. Eguna

Mireia Galarza Bastida 2023ko apirilaren 30a

Maiatzaren 14an egingo dute irteera, eta distantzia ezberdineko hiru ibilbide proposatu dituzte aurtengoan, guztiak Azpeitiko Loiolako Basilikan amaituko dituztenak.

Pagoeta Mendizale Elkarteak prest du Beteranoen XX. Eguna. Maiatzaren 14an egingo dute irteera, eta distantzia ezberdineko hiru ibilbide proposatu dituzte aurtengoan, guztiak Azpeitiko Loiolako Basilikan amaituko dituztenak.

Garai bateko trenbidetik egingo dituzte guztiak, bakoitza arduradun batekin, eta adierazi dutenez, ibilbideak ez du zailtasunik, "urak bezala, beherantz" egingo dutelako. Lehenengoa Urretxutik hasiko dute -15km-, bigarrena Aizpurutxotik -9km-, eta hirugarrena Azkoititik -3km-. Ibilbidea amaitu ondoren, Azpeitiko Kiruri jatetxean bazkalduko dute, 14:30ean. Hamaiketakoa, aldiz, talde bakoitzak antolatu beharko du, ordutegi desberdinetan ibiliko direlako.

Izen-ematea eta irteera

Maiatzaren 14an, igandea, 08:30an aterako da autobusa Agoueseko biribilgunetik, eta Iñurritzako geltokian ere egingo du geldialdia. Autobusa 1o euro ordaindu beharko dute interesa dutenek, eta bazkaria, aldiz, 30 euro. 

Izena maiatzaren 4ean edo 8an eman beharko da, 18:30etatik 20:00etara, ohi bezala, Pagoeta Mendizale Elkartearen egoitzan (Santa Marina kalea, 4). Elkartekoek herritarrak animatu dituzte egunpasa horretan parte hartzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide