Dagoeneko eman daiteke izena Emakumeen* Etxeko Jabetze Eskoletan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko apirilaren 30a

Emakumeen* Etxeko Jabetze eskolak. (Zarauzko Hitza)

Ekainera bitartean egingo dira eta emakumeen berdintasunean eta ahalduntzean aurrera egitea, ahizpatasun sareak sortzea eta ikuspegi feministatik hausnartzea da helburua.

Zarauzko Emakumeen* Etxeko Jabetze eskolan emango diren ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute. Maiatzaren 5ean itxiko dute eta hainbat bidetatik egin daiteke: aurrez aurre Nafarroa kaleko 3. zenbakian dagoen Emkaumeen* Etxera bertaratuta, 10:30etik 12:30era eta 16:00etatik 20:30era; telefonoz, 943-00 51 36 zenbakira deituta; edota posta elektroniko bidez, emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera idatzita.

Ikastaroon helburua da emakumeei tresnak eskaintzea berdintasunean eta ahalduntzean aurrera egiteko, ahizpatasun sareak sortzeko eta ikuspegi feministatik hausnartzeko. Horregatik, Jabetze eskolak esperientziak partekatzeko eta emakumeak elkarrekin egoteko gune bat izatea nahi dute. Bestela esan, ahalduntzeko lekua  eskaini nahi deiete emakumeei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide