Xanti Portularrumek irabazi du Getariako Antxua eguneko V. Bela Estropada

Jabi Gonzalez Toston 2023ko apirilaren 29a

Antxua Eguneko V. Bela Estropadako irabazleak antolatzaileekin batera. (Utzitakoa)

Nabigatzeko baldintza ezin hobeak izan dituzte proban parte hartu duten hamabost ontziek eta ordubete eskasean amaitu ditu ibilbideko bi itzuliak patroi zarauztarraren Andarax Bi bela-ontziak.

Datorren ostiraletik igandera bitartean Getarian ospatuko duten Antxua Egunaren atariko, V. Bela Estropada jokatu dute gaur goizean. Hamabost ontzik hartu dute parte eta bi itzuli eman behar izan dizkiote hiru buiekin markatutako triangelu itxurako ibilbideari. Bada, azkarrena Xanti Portularrume zarauztarra patroi duen Andarax Bi ontzia izan da eta berari jarri diote txapela. Ordubete, hiru minutu eta 53 segundo behar izan ditu proba amaitzeko Portularrumek.

Esan beharra dago, halaber, primerako baldintzak izan dituztela nabigatzeko; izan ere, indar aproposa zuen haizeak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide