Eguraldiak Zarautz Familia Giroan ekimenaren bigarren edizioa zipriztindu du. Izan ere, arratsalderako nahiz biharko espero den euriak, aldaketak egitera behartu ditu antolatzaileak. Hori horrela, gaur 16:00etatik 19:00etara Frontoi Txikin egitekoa zituzten mahai jokoak Merkatu Plazako lehen solairura mugitu behar izan dituzte.
Are zorrotzagoa izan da puzgarriekin hartu duten erabakia, zeren eta, bertan behera utzi dituzte. Musika Plazan, Lege Zaharren enparantzan, malekoian, Santuiturri plazan eta Sagasti plazan jarri behar zituzten 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.