Hil ala biziko partida jokatuko du Aiala Zarautz eskubaloi taldeak bihar arratsaldean bere zaleen aurrean. Azken finean, datorren denboraldian Urrezko Ohorezko Mailan aritu ahal izateko aurrez gainditu beharreko igoera fasera sailkatzeko txartela izango dute jokoan.
Hala, aurreko astean Kataluniako Oar Gracia Sabadellen aurka hasi zuten kanporaketako itzuliko partida izango da, eta aurkaria bi golen aldearekin menderatzea behar dute zarauztarrek; izan ere, joaneko emaitza 31-30 izan baitzen. 19:30ean hasiko da norgehiagoka Aritzbatalden.