Bi proba jokatuko dituzte Eulen-Nuuk taldeko txirrindulariek asteburu luzean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko apirilaren 28a

Paula Suarez joan den astean Menako Hraneko podiumean, lasterketa irabazi ondoren. (Utzitakoa)

Gizonezkoek izango dituzte lasterketak eta Lazkaon eta Legazpin arituko dira. Emakumeei lotuta, bestalde, emaitza bikainak lortu zituzten joan den asteburuan Menako haranean.

Eulen-Nuuk txirrindularitza taldeko gizonezkoek bi proba garrantzitsu izango dituzte asteburuan: Batetik, Lazkaoko LXXX. proba jokatuko dute bihar, eta, bestetik, Espainiako Koparako puntuagarria den lasterketa Legazpin, astelehenean.

Lazkaoko hitzorduari dagokionez, 130 kilometroko ibilbidea egingo dute 09:30ean abiatuta. Helmuga arteko bidean, gainera, Larraitz eta Lazkaomendi igo beharko dituzte birritan eta Olaberria eta Gaintza beste behin. Luzea izango da Legazpiko proba, zeren eta, 168 kilometro egingo dituzte guztira 09:00etan hasita.

Emakumezkoei erreparatuta, bolada onean jarraitzen du talde sortu berriak; izan ere, Paula Suarezek garaipena lortu zuen Menako Haranean. Horrez gain, Ainhoa Usandizagak seigarren helmugaratzea lortu zuen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide