Euskal eskubaloi onenaz gozatzeko aukera izango da bihar Zarautzen

Jabi Gonzalez Toston 2023ko apirilaren 30a

Aiala Zarautz eskubaloi taldeko kadete neskak San Adrianen aurkako partidan. (Luis Epelde)

Senior, jubenil eta kadete mailetako euskal kopako finalak hartuko dituzte Aritzbataldek eta Lizardi kiroldegiak, eta kategoria guztietan izango du ordezkaritza ZKEk.

Kadete mailatik gorako gizonezkoen nahiz emakumezkoen Euskal Kopako Zarautzen jokatuko dira bihar. Hala, sei partida hartuko ditu Zarautzek, eta horietako hirutan izango du ordezkaritza; izan ere, senior mailako emakumezkoek, jubenil mutilek eta kadete neskek lortu dute sailkapena. Zentzu horretan, zehaztu behar da etxeko taldea dela partida gehien jokatuko dituena eta guztiek Aritzbatalden jokatuko dutela

Hauek dira ordutegiak:

  • 09:30ean, Lizardin. Kadete mutilak: CD Bidasoa - San Adrian.
  • 10:00etan, Aritzbatalden. Emakumezko seniorrak: ZKE - Berabera.
  • 11:15ean, Lizardin. Jubenil neskak: Orio Eskubaloia- Kukullaga Etxebarri.
  • 11:30ean, Aritzbatalden. Jubenil mutilak: ZKE - CD Bidasoa
  • 12:45ean, Lizardin. Gizonezko seniorrak: Usurbil - Basauri.
  • 13:00etan, Aritzbatalden. Kadete neskak: ZKE - Kukullaga Etxebarri.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide