Zozketa

Zarauzko Hitzak zozkatu ditu Ithaka eta Esti Markezen kontzerturako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2023ko apirilaren 28a

'Arrainak bihotzean' antzezlana. (Mar-Mar Teatroa)

Zarauzko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean, eta baditu irabazleen izenak.

Orio eta Zarauzko lau gaztek osatzen dute Ithaka, eta izen bereko lana dute argitaratuta. Noraezean dabilen belaunaldiaren garrasiak eta melodiak islatzen dituzte beraien musikan. Era berean, Hitzekin jolasean diskoa aurkeztuko du Esti Markezek Modelo aretoan. Musika guztia berak sortua da, baita letra gehienak ere. Pop-rock doinuak izango dira nagusi, estilo anitzekin jolasean ibiliko bada ere. Kontzertua gaur izango da, 20:00etik aurrera.

Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, eta ondorengo herritarrak izan dira saridunak: Agurtzane Aduriz eta Edurne Urbieta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide