Aitziber Estonbak helduaroko sexualitateari buruzko hitzaldia emango du bihar

Jabi Gonzalez Toston 2023ko apirilaren 26a

Aitziber Estonba.

Emakumeen* etxean eskainiko du 18:30ean hasita eta bi ordukoa izatea aurreikusi dute. Sarrera doakoa izango da.

Sexualitatea heldutasunean hitzaldia eskainiko du bihar Aitziber Estonba Zarauzko Udaleko Sexu Aholkularitza bulegoko sexologoak. Izenetik ondorioztatu daitekeenez, helduaroko sexualitateari buruz arituko da Estonba mitoekin apurtzeko helburuarekin. Hala, menopausiaz arituko da, besteak beste, eta erakutsiko du hark ez duela plazeraren eta gozamenaren amaiera ekarri.

Emakumeen* etxean eskainiko du saioa 18:30etik 20:30era eta gaztelaniaz izango da. Interesdunek dohain sartu ahal izango dute edukiera bete arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide