Reclusion, Bakounine eta Kial? taldeak Hiruputzu gaztetxean

Aritz Mutiozabal 2023ko apirilaren 25a

Aurreko asteko Zarata Zaratzen kontzertua. (Zarata Zarautz)

Kontzertu hirukoitza antolatu du Zarata Zarautzek biharko; 20:00etatik aurrera izango da.

Zarata Zarautzek kontzertuen martxari heldu dio, eta aste honetarako ere emanaldia antolatu du Hiruputzu gaztetxean. Bihar izango dira zuzenekoak, eta hiru musika talde ariko dira jo eta su oholtza gainean, punk nahiz D-beat doinu biziak hedatuz: Lasarteko Reclusion eta Frantziako Kial? eta Bakounine. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide