Orio eta Zarauzko lau gaztek osatzen dute Ithaka, eta izen bereko lana dute argitaratuta. Noraezean dabilen belaunaldiaren garrasiak eta melodiak islatzen dituzte beraien musikan. Era berean, Hitzekin jolasean diskoa aurkeztuko du Esti Markezek Modelo aretoan. Musika guztia berak sortua da, baita letra gehienak ere. Pop-rock doinuak izango dira nagusi, estilo anitzekin jolasean ibiliko bada ere.
Kontzertuok ostiral arratsaldean izango dira, apirilaren 28an, 20:00etik aurrera. Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostiralean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.