Mireia Lizundiaren margolanak daude ikusgai Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2023ko apirilaren 24a

Mireia Lizundiaren margolana Lukas ardotegian.

Margolari zarauztarrak proposamen abstraktuak bezain iradokitzaileak paratu ditu.

Mireia Lizundia artista zarauztarraren margolanak jarri dituzte erakusgai Ipar kaleko Lukas ardotegian, eta bertaratzen direnek hilabetez ikusteko aukera izango dute. Honakoa ez da margolariak herrian erakusten duen lehen aldia; duela urtebete pasatxo Arkami galeriako hormetan zintzilikatu zituen bere koadroak.

Babeslekuak izenburupean aurkeztu zuen erakusketa hura, eta sortzaileak bere barne ezinegonei beste perpektiba batetik begiratzeko bitarteko gisa egindako koadroak bildu zituen. Oraingo honetan ere abstrakziora jo du, margolan iradokitzaileak paratuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide