Zozketa

Elkar argitaletxearen liburu sorta zozkatuko du Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2023ko apirilaren 24a

Elkar argitaletxearen eskutik zozkatuko ditu Maxixatzenek liburuak.

Atzo, igandea, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira antolatu du zozketak Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Zarauzko Hitzako irakurleek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Atzo, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen. Egun hori aitzakia hartuta, Zarauzko Hitzak liburu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Hain justu, Elkar argitaletxeak emandako liburu sorta zozkatuko du Zarauzko Hitzak. Guztira, lau liburu zozkatuko dira: Asel Luzarragaren Lurrean haziak, Felix Arrietaren Zaintzaren hariak, Iratxe Ormazaren Printzak begietan eta Iñigo Astizen eta Mikel Valverderen Kixkur, pintorearen arreba

Liburuen zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide