Alba Menendezek Erreginaren Kopa altxatu du Bera Berarentzat

Jabi Gonzalez Toston 2023ko apirilaren 24a

Alba Menendez Bera Berako eskubaloi jokalari zarauztarra 2023ko Erreginaren Kopa altxatzen (J. L. Recio)

Bosgarrenez irabazi du txapelketa eskubaloi jokalari zarauztarrak Donostiako taldearekin, eta hogeigarren titulua du orotara.

Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeak Erreginaren Kopa irabazi zuen atzo Malagan jokatutako finalean Granollers (Bartzelona, Katalunia) 31-25 menderatuta. Hala, Bera Berak zazpigarrenez irabazi du aipatu txapelketa eta horietatik bostetan Alba Menendez jokalari zarauztarra izan da tartean.

Hain justu, Menendez izan zen kopa altxatu zuena taldeko kapitain gisa, eta azken honekin, hogei titulu irabazi ditu Menendezek Bera Berarekin. 2009an iritsi zen taldera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide