Nafarroa kaleko ezkiak eta, oro har, Zarauzko zuhaitz guztiak babeste aldera, Tiloak plataformak ordenantza proposamena aurkeztu nahi dio Zarauzko Udalari. Helburua litzateke kudeaketa zuzena eta bidezko kontserbazioa egiteko arauak ezartzea, udalerriko berdeguneetan, espazio libreetan nahiz bide publikoetan dagoen zuhaiztia babesteko.
"Ordenantza lortzeko kanpaina hasiera gisa", manifestazio egin dute gaur eguerdian. Lege Zaharren enparantzatik abiatu dira, hainbat herritar gainera zuhaitzez mozorrotuta, eta malekoian zehar zabaldu dituzte aldarriak.
Ordenantza hori lortzeko bidean, plataformak argi azaldu du aste honetan helarazi duen oharrean, sinadura bilketa jarri duela martxan. Izan ere, "ekimen hau udalean aurkeztu ahal izateko eta honek onar dezan, 2.400 sinadura behar dira legez"