Finalerdietan Gesalaga Okelan Zarautz animatzera joateko autobusa antolatu dute

Aritz Mutiozabal 2023ko apirilaren 22a

Alcobendas-Gesalaga Okelan Zarautz. (Prestaenea)

Finalerdietako joaneko norgehiagoka jokatuko dute Santanderren, eta jarraitzaileen berotasuna gertu nahi dute apirilaren 30eko partida garrantzitsuan.

Zarautz Rugby Taldeak autobusa antolatu du Santanderrera (Kantabria, Espainia) Gesalaga Okelan Zarautz taldea animatzera joateko. Finalerdietako joaneko partida izango du jokoan apirilaren 30ea, igandearekin, eguerdiko 12:00etan, eta urte osoan zehar ondoan izan dituzten jarraitzaileen babesa eta berotasuna nahi dute, balentria lortzeko.

Autobuseko bidaia eta partida ikusteko sarreraren prezioa 25 eurokoa da, eta irteera igandean bertan egingo dute, 09:00etan, Aritzbatalde kiroldegi aurretik. Izena eman nahi dutenek 630 66 13 10 (Asti) telefono zenbakira dei dezakete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide