Udaberri Jubilatuen Elkarteak oso aktibo jarraitzen du, eta datorren maiatzaren 11rako egun osoko irteera antolatu du. Oraingo honetan, Araba aldera egingo dute bidaia: Agurain, Gazeo eta Alaitza ezagutzeko asmoarekin; Agurainen bertan bazkalduko dute, gainera.
Izena eman nahi dutenek Udaberri elkarteko bulegora jo dezakete edo, nahi izanez gero, udaberrizarautz@gmail.com posta elektronikora idatzi. Epea astelehen honetan irekiko da eta maiatzaren 4ra arte egongo da irekita