Finalerako txartela izango dute jokoan plaieroetan

Aritz Mutiozabal 2023ko apirilaren 22a

Plaieroetako neurketa bat. (Arnaitz Rubio Aprea)

Hondartzako Futbol Txapelketako azken aurreko jardunaldia izango da jokoan bihar eguerdian. Finalerdiak izango dituzte jokoan Kopan zein Ligan, emakumezkoek zein gizonezkoek, baita eskolarteko ikasleek ere.

Finalera sailkatzeko norgehiagoka erabakigarriak jokatuko dituzte igande honetan, 12:30etik aurrera, Zarauzko hondartzan. Lagunartean, baina, inork ez du atzean utzi nahiko maiatzeko lehen asteburuko hitzordua. Behin finalerdietara iritsita, guztiek nahiko dute garaipenaz gozatu eta finalerako txartela erdietsi.

Aurretik, ordea, jokatu egin beharko dute Liga eta Kopako emakumezkoen nahiz gizonezkoen taldeek, baita eskolarteko ikasleek ere. Ikuskizuna bermatuta dago. Festa hasi besterik ez egin!

Senior Mutilak: XXVIII. Juan Irigarai Kopa
1. Ulacia Bidaiak - Otamendi
2. Tivoli taberna - Kirkilla-Enea Erretegia

Senior Mutilak: LXXVIII. Paco Urkia Liga
3. Asti Pinturak - Balearri-Astillero
4. Telesforo Erretegia - Kosta Hortz Klinika

Senior Neskak: III. Maria Jauregi Liga
5. Talai-Mendi Kanpina - Orbela-Limoss
6. Kirkilla-Enea Erretegia - Kebidek

Senior Neskak: XVIII. Emilio Olazabal Kopa
7. Mayflower - Itxas-Lur Taberna
8. Euskalduna Taberna - Shelter-Pukas

Eskolartekoean finalerdiak
9. Alebin Mutilak 5. maila - Alebin Mutilak 5. maila
10. Alebin Neskak 5. maila - Alebin Neskak 5. maila
11. Alebin Mistoak 5. maila - Alebin Mistoak 5. maila
12. Alebin Mutilak 6. maila - Alebin Mutilak 6. maila
13. Alebin Neskak 6. maila - Alebin Neskak 6. maila
14. Alebin Mistoak 6. maila - Alebin Mistoak 6. maila

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide