Euskal Herrian aski ezaguna den Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra izango da gaurko protagonista Photomuseumeko gela programan. 18:00etan hasiko da saioa eta, haren ibilbidearen errepaso xehea egingo dute. Hala, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida, Nestor Basterretxea eta beste hainbat euskal artista ezagunekin batera 1965ean sortu zuten GAUR taldeaz arituko dira, eta hainbat liburu nahiz diskoen azalen diseinurako egin zituen lan ezagunak ere aztertuko dituzte. Sarrera doakoa izango da.