Zozketa

Zarauzko Hitzak zozkatu ditu 'Yarin' eta 'Chatungla' ikuskizunetarako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2023ko apirilaren 21a

Zarauzko Udalak emanda, bina sarrera bikoitz zozkatu ditu Zarauzko Hitzak Yarin dantza ikuskizunerako eta Chatungla haur antzerkirako. Hona hemen irabazleen izenak.

Jon Maya eta Andrés Marín dantzariek Yarin ikuskizuna aurkeztuko dute gaur Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera.. Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu irakurleen artean, eta saridunak Aitzpea Lertxundi eta Xabier Eizagirre izan dira.

Bestale, Teatro Silfok Chatungla haur antzerkia eskainiko du, igandean; Modelon izango da saioa, 16:45ean hasita. Ikuskizun honetarako ere bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Hitzak, eta honako hauek izan dira irabazleak: Saioa Algaba eta Ainhoa Nuñez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide