II. Mailako Euskal Pentatloia jokatuko dute apirilaren 29an, Tolosako zezen plazan, 18:00etatik aurrera, eta bertan bi zarauztarrek hartuko dute parte: Xabat Olaizola harri-jasotzaileak eta Iñigo Lanada aizkolariak.
Hamabi kirolariek hartuko dute parte finalean, eta guztiek bost proba osatu beharko dituzte: 100 kiloko bola zortzi aldiz jaso, giza-proban plaza bat egin, aizkoran kanaerdiko enbor bat moztu, txingekin hiru plaza osatu, eta korrika kilometro bat.