Punk kontzertu dantzagarria antolatu dute biharko Hiruputzu gaztetxean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko apirilaren 19a

ZarataZarautzek Hiru Putzu gaztetxean antolatutako lehenengo musika emanaldia. (ZarataZarautz)

Bilbotik eta Lyondik (Frantzia) etorritako hiru talde igoko dira oholtza gainera 20:00etatik aurrera. Sarrerek sei euroko prezioa izango dute.

Zarauzko gaztetxe berriko musika egitaraua hasi da martxa hartzen. Horren erakusle da hirugarren astez jarraian eskainiko dituztela kontzertuak bihar arratsaldean. Apirilaren 7an eskaini zituzten lehenengoak ZarataZarautzek antolatuta eta joan den larunbatean ere izan zen musikaz gozatzeko aukera inaugurazio ekitaldian. Biharko saioa ere ZarataZarautzek antolatu du eta 20:00etan hasiko da.

Hiru talde igoko dira orotara Hiruputzu gaztetxeko oholtza gainera, Bilboko Gurs eta Blessure eta Lyongo (Frantzia) Litige. Emanaldia ikusteko interesa dutenek sei euroan izango dituzte sarrerak eta antolatzaileek ohartarazi dute ez dutela inongo erasorik onartuko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide