Hirugarren postua lortu du Naiara Villasantek Judoko Espainiako Junior Txapelketan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko apirilaren 18a

Niara Villasante, hirugarrena ezkerretik hasita, asteburuan lortutako brontzezko dominarekin. (Utzitakoa)

70 kilo azpiko kategorian lehiatu zuen zarauztar gazteak eta bost borrokatik lau irabazi zituen. Judo Klub Lizardi-Zarautz taldeko beste bi ordezkarik ere hartu zuten parte Madrilen jokatutako txapelketan, baina ezin izan zuten dominarik lortu.

Judo Klub Lizardi-Zarautz taldeko Naiara Villasante Ruiz de Gaunak brontzezko domina lortu zuen joan den larunbatean jokatutako junior mailako Espainiako txapelketan. Arganda del Reyen (Madril, Espainia) jokatu zuten txapelketa eta 70 kilotik beherako kategorian hartu zuen parte Zarauzko borrokalari gazteak. Guztira bos borroka egin zituen eta txapelduna izan zen Asturiasko ordezkariaren aurka galdu zuen soilik.

Aipatzekoa da, era berean, Lore Austing eta Aritz Austing neba-arrebek ere hartu zutela parte txapelketan, baina ezin izan zuten podiumera igo. Gainera, bigarrenak, Aritz Austingek, min hartu zuen borrokan hasi hasi eta gutxira eta lehiaketatik erretiratu behar izan zuen.

Aurrera begira jarrita, hitzordu garrantzitsua izango dute datorren maiatzean Lore Austingek zein eta Naiara Villasantek izan ere Malagan jokatuko dek European Cup Txapelketa lehiatuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide