'Gurasotasuna M-z idazten da: maitasuna eta mugak' hitzaldi zikloa antolatu du udalak

Mireia Galarza Bastida 2023ko apirilaren 17a

Apirilaren 20an, 27an eta maiatzaren 4an izango dira hitzaldiak, Antoniano aretoan. Saioetara joateko aurrez eman beharko dute izena interesa dutenek.

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuak gurasoei zuzendutako Gurasotasuna M-z idazten da: maitasuna eta mugak hitzaldi zikloa antolatu du apirilerako eta maiatzerako. Guztira hiru saio izango dira, eta bertan hezkuntzak dituen zutabe nagusiak landuko dituzte: maitasuna eta mugak. 

Apirilaren 20an, 27an eta maiatzaren 4an izango dira hitzaldiak, eta, hurrenez hurren, gai hauek landuko dituzte: Mugak ezarriz, emozioak kudeatzen eta Emozioak adierazten: entzute aktiboa eta komunikazioa. Antoniano aretoan izango dira saioak, arratsaldeko 18:00etan, eta hizlari moduan arituko da Virginia Belategi hezkuntza langilea. Saioetara joateko aurrez eman beharko dute izena interesa dutenek, esteka honetan

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide