Jurgi Olaizola 'Txili'-ren erakusketa berria ikusgai egongo da Arkami galerian asteazkenetik aurrera

Mireia Galarza Bastida 2023ko apirilaren 17a

Jurgi Olaizola. (Arkami)

Irten barrura izenpean, lan berriek irakurketa irekia uzten dutela adierazi du sortzaileaak, "gonbidapena luzatuta ikusleari kolore, testura edo formak jarraituz bidaian parte hartzeko". 

Asteazkenean irekiko dute Jurgi Olaizola Txili sortzaile zarauztarraren erakusketa Arkami galerian. Irten barrura izenpean, lan berriek irakurketa irekia uzten dutela adierazi du sortzaileaak, "gonbidapena luzatuta ikusleari kolore, testura edo formak jarraituz bidaian parte hartzeko". 18:30ean egingo dute irekiera, eta bertan izango da Olaizola. 

Lanik gehienak 2023an margotu ditu Olaizolak, eta antzekotasun formal edo piktorikoez gain, sortzaileak azaldu du badutela barruragotik lotzen dituen "beste hari garrantzitsu bat" ere. 2016. urtean erakutsi zituen bere lanak azkenekoz Itzal erratuen musika erakusketan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide