Bertsorik onenaren saria irabazi du Aner Peritzek, 51. Osinalde sariketan

Erredakzioa

Hain zuzen ere, hamarreko txikian kantatu zuen hirugarren bertsoagatik eskuratu du saria.

Aner Peritz bertsolari zarauztarrak bertsorik onenaren saria irabazi du atzo Gabirian izan zen Osinalde sariketan. Hain zuzen ere, hamarreko txikian kantatu zuen hirugarren bertsoagatik eskuratu du saria. 

Osinalde sariketan hiru kanporaketa izan ohi dira. Aurrena Ordizian izan zen, Argi Berri saria. Bigarrena, Zaldibiako Osinberde elkartean ospatu zen. Osinberde saria izan zen jokoan eta atzo, finala, Gabirian ospatu zen. 

Hemezortzi bertsolari gaztek kantatu dute hiru kanporaketetan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide