Hiruputzu gaztetxea, inauguratuta

Onintza Lete Arrieta 2023ko apirilaren 16a

Bazkarirako elkartu zirenen talde argazkia, Gaztetxe berrian. (Onintza Lete Arrieta)

Eguraldi txarragatik egitaraua moldatu behar izan badute ere, Gaztetxe berrira hurbildu direnek bazkariaz eta kontzertuez gozatu dute, eta arratsalde partea ere lokalean igaro dute.

Urtarrilean zabaldu zituen ateak Hiruputzu gaztetxe berriak, eta orduan ospatu zuten irekiera. Baina egokitze lanak egiten ari ziren artean, eta horregatik, orain, inaugurazio jaialdia eginez ospatu nahi izan dute lanen bukaera.

Atzorako egun osoko egitaraua zuten prest Hiruputzun, baina euria tarteko, azkenean ez zituzten egin ez Toka eta Bolo txapelketa, ez poteo musikatua herrian zehar. Bazkaria eta kontzertuak mantendu zituzten, eta giro polita izan zen horietan. Arratsalde partea ere lokalean igaro zuten gazteek.

(Argazkiak: Hiruputzu gaztetxea)

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide