Mitxelena kaleko plazak asfaltatzen hasiko dira asteartean

Andrea Zipitria 2023ko apirilaren 16a

Mitxelena kalea. (Zarauzko Udala)

Guztia ondo bidean, astebetez luzatuko dira lanak. Bien bitartean, udaletik azaldu dutenez "ibilgailuak ezingo dira sartu asfaltatzen ari diren guneetara, garajeetara izan ezik, posible den heinean".

Asfaltatze Planari jarraipena emanez, datorren asteartetik aurrera, Mitxelena kalea asfaltatzen hasiko da udala. Mitxelena kaleko etxe-tarteko plazetan gauzatuko dira lan hauek. Udaletik azaldu dutenez, kalearen ekialdetik hasiko dira asfaltatze lanak eta mendebaldean amaituko dira.

Lanak astebetez luzatzea aurreikusten da; eguraldia lagun bada. Bitartean, eragozpenak sortu daitezke etxebizitza eta
garaje sarreretan eta plazetako aparkalekuetan. Izan ere, "ibilgailuak ezingo dira sartu asfaltatzen ari diren guneetara, garajeetara izan ezik, posible den heinean".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide