Zarauzko Triatloirako boluntario bila dabiltza

Andrea Zipitria 2023ko apirilaren 14a

Kirol proba posible izateko, 300 bolondresetik gora beharko dituzte ekainaren 10ean jokatuko den Zarauzko Triatloian. Ordainetan, doako afaria izango dute boluntarioek.

Zarauzko Triatloi Elkarteak antolatuta, ekainaren 10ean jokatuko den Zarauzko Triatloiean boluntarioak behar dituzte. Azaldu dutenez, 300 bolondresetik gora behar izaten dira proba antolatzeko orduan; beraz, edozein laguntza eskertua eta ongietorria izango da.

Boluntario bezala parte hartu nahi dutenek ondoko helbide elektronikora idatzi behar dute edo whatsappez mezu bat bidali daiteke, izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia, helbide elektronikoa, telefono zenbakia eta kamiseta neruria zehaztuta: info@zarauzkotriatloia.com edo 688 60 70 41. 

Ordainetan, lasterketa ondoren egiten den bolondresen afaria doan izango dute parte hartzen duten bolondresek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide