Zarauzko EH Bilduren zerrendaren aurkezpen ekitaldia bihar egingo dute

Andrea Zipitria

Zarauzko EH Bilduren zerrendagaiak. (Zarauzko EH Bildu)

Ekitaldia Torre Luzea parkean egingo da, eta publikoa izango da.

Maiatzeko hauteskundeei begira, Zarauzko EH Bilduk zerrendaren aurkezpen ekitaldia egingo du bihar, igandearekin.  Torre Luzea parkean izango da, 12:30ean.

Bertan, Zarauzko EH Bilduren hautagaiak, Itziar Muruak, hartuko du hitza, eta hautagai guztien banan banako aurkezpena egingo da.

Ekitaldi publikoa da, herritar guztiei irekia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide