Hiruputzu gaztetxearen inaugurazio jaialdia antolatu dute larunbat honetarako

Onintza Lete Arrieta 2023ko apirilaren 13a

Urtarrilean ireki zituen ateak Hiruputzu gaztetxeak, eta herri bazkaria egin zuten orduan ere. (Jabi Gonzalez Toston)

Espazio berria egokitzeko lanak amaituta, egun osok0 egitaraua prestatu dute.

Zarauzko Gaztetxe berriko ateak urtarrilean ireki zituzten, baina espazioa egokitzeko lanetan ari ziren orduan. Orain, Gaztetxe berria, Hiruputzu, ireki izanaren ospakizun modura, egun osoko jaialdia antolatu dute larunbat honetarako.

Ospakizunak Poligonoan hasiko dira, eguerdian, Toka eta Bolo Txapelketarekin, eta ondoren, bazkaria izango da Gaztetxean bertan. Arratsaldean poteo musikatua egingo dute herrian zehar, eta gaua Gaztetxean amaituko dute, hainbat musika talderen zuzenekoekin.

Eguraldi txarra egiten badu, dena den, aldaketak egongo direla abisatu dute, eta horren berri sare sozialen bidez emango dutela jakinarazi dute.

Egitaraua

  • 11:00. Toka eta Bolo Txapelketa, Poligonoan.

  • 14:30. Bazkaria, Gaztetxean.

  • 18:30. Poteo musikatua, Gaztetxetik abiatuta.

  • 22:00. Kontzertuak, Gaztetxean: Goma2, GZR eta Manuela ahizpak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide