Pio Guerendiain argazkilari nafarrak hitzaldia eskainiko du gaur, Torre Luzean

Andrea Zipitria 2023ko apirilaren 14a

Pio Guerendiainen lanetako bat. (Pio Guerendiain)

Torre Luzean ikusgai dagoen 'Vulkanoren sutegia' erakusketa izango du mintzagai.

Torre Luzean ikusgai dagoen Vulkanoren sutegia erakusketa aitzaki hartuta, gaur hitzaldia eskainiko du lagin honen egilea den Pio Guerendiain argazkilari nafarrak. Torre Luzean bertan izango da, 18:30ean jarri dute hitzordua. 

Photomuseumek sustatutako ekimenez, hitzaldia erakusketara hurbiltzeko aitzakia izango da. Argazkilari nafarrak bere ibilbidea errepasatuko du eta Iruñeko La Mañueta txurro-denda mitikoan egindako bere argazki sortaren inguruan hitz egingo du. Dendaren atzealdean eginiko berrogei argazki horietan, Elizalde Fernandez familiaren lana omendu nahi izan du, negozio horretan 150 urte bete dituzten txurro saltzaileen sei belaunaldiena, hain zuzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide