Hauteskundeen ondoren primarioak egiteko eskatu diote EAko kritikoek alderdiko zuzendaritzari

Onintza Lete Arrieta 2023ko apirilaren 12a

Mikel Goenaga, artxiboko irudian.

Gasteizko Lehen Instantziako Hirugarren Epaitegiak aurreko astean bertan behera utzi zuen Eusko Alkartasunak ildo kritikoko lau kideren afiliazioa eten izan, eta gaur agerraldia egin dute ildo kritikoko hiru lagunek, tartean Mikel Goenaga zarauztarrak

Agerraldia egin dute gaur goizean Maiorga Ramirezek, Mikel Goenaga zarauztarrak –otsailera arte Zarauzko Udaleko EH Bilduko zinegotzia– eta Iratxe Lopez de Aberasturik, EAko kritikoetako hiruk. Aurreko astean Gasteizko Lehen Instantziako Hirugarren Epaitegiak bertan behera utzi zuen Eusko Alkartasunak ildo kritikoko lau kideren afiliazioa eten izana –agerraldia egin duten hiruren eta Miren Aranoarena–, eta horren harira egin dute agerraldia.

Maiorga Ramirez kritikoen buruak uste du epaitegiaren ebazpenak –oraindik ez da irmoa– agerian uzten duela EAko idazkari nagusi Eba Blancoren "praktika diktatoriala", eta alderdiko zuzendaritzari eskatu dio udal eta foru hauteskundeen ondoren primarioak deitu ditzala.

Epaiaren harira, EAko zuzendaritzak esan zuen "denbora eta forma akatsak" izan zirela ebazpen horren arrazoia. Kritikoek, ordea, uste dute epaiak argi uzten duela lau kideen parte hartze politikorako eskubidea "urratu" zela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide