Berriz ere bertan behera utzi dute Zarautz 4 Teens surf txapelketa

Onintza Lete Arrieta 2023ko apirilaren 12a

Antolatzaileek sare sozialetan erabakiaren berri emateko erabili duten irudia.

Antolatzaileek sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, eguraldiagatik eta itsasoaren egoeragatik hartu dute erabakia.

Asteburu honetan, ostiraletik igandera jokatzekoak ziren Zarautz 4 Teens surf txapelketa, baina eguraldiagatik eta itsasoaren egoeragatik, lehiaketa atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Bigarrenez utzi dute bertan behera, gainera.

Data berriak laster jakinaraziko dituztela azaldu dute, eta parte hartzaileei eskerrak eman dizkiete beren ulermen eta pazientziagatik.

Aritz Aranburu surflariak eta Shelter Surf etxeak antolatzen dute gaztetxoentzako lehiaketa, eta hilaren 8tik 10era ospatzekoak ziren berez, Borghetto inguruan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide