Artisauen lanak ikusteko aukera izango da gaur ere Lege Zaharren enparantzan

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 9a

Artisauen postuek hartu dute egunotan Zarauzko Lege Zaharren enparantza, Nahia elkarteak antolatutako Artisautza azokari esker. 

Produktuak erosi bakarrik ez, kasu batzuetan artisauak beraiek lanean ikusteko aukera izango dute Zarauzko Lege Zaharren enparantzara, udaletxe aurrera, bertaratuko diren herritarrei zein bisitariek. Pitxiak, oihalak, poltsak, egurrarekin egindako gaiak, horiek guztiak eta gehiago aurkituko dituzte azoka hau bisitatuko dutenek.

Azoka gaur ere zabalik izango da, goizeko 10:30etik iluntzeko 20:30era arte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide