Bisitariz bete da herria Aste Santuan eta opor giroa nabari da herriko txoko askotan. Hondartza inguruan, esaterako, jendetza biltzen ari da egunotan, eta paseatzeko, hondarretan eguzkia hartzeko, malekoiko terrazetan atseden hartzeko, skate-an ibiltzeko edo surfa egiteko tartea hartu dute bisitariek.