Herritarren ekarpenak jasoko ditu udalak Berdintasun Ordenantza osatzeko

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 7a

Zarauzko Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Ordenantza lege berriari egokitzeko herritarren ekarpenak jaso nahi ditu udalak. Iritzi edo proposamen horiek jasotzeko epea apirilaren 14an itxiko da. 

Zarauzko Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Ordenantza egokitzeko prozesua abiatu du udalak. Izan ere, egungo ordenantza 2017ko maiatzeko osoko bilkuran onartu zen, eta lege berriari egokitzeko beharra ikusi du udaleko Parekidetasun departamentuak. 

Hala, parte hartze prozesua egin dute Berdintasun kontseilua, udal langile eta politikariekin. Orain, herritarren eskura jarri dute beraiek ere beharrezkoak ikusten dituzten ekarpenak egin ahal izateko. 

Beraien ekarpenekin prozesuan parte hartu nahi duten herritarrek berdintasuna@zarautz.eus helbidera bidali ditzakete beraien iritzi eta proposamenak apirilaren 14ra arte. Prozesua honen inguruko informazioa udal webgunean aurki daitekeela ere azaldu du udalak.  

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide