Itzuliak herria zeharkatu du

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko apirilaren 5a

14:05 inguruan iritsi dira txirrindulariak herrira, eta bizi-bizi igaro dute Nafarroa kalea.

Gasteizen eman zitzaion hasiera Itzuliari astelehenean, eta gaur 3. etapa Urola Kostatik igaro da. 14:05 inguruan iritsi dira txirrindulariak Zarautzera eta bizi-bizi igaro dute Nafarroa kalea, Getariarako bidea hartzeko; ondoren, Zumaia pasatuta, Meaga (3. mailako mendatea) igo dute berriz ere herrira jaisteko, eta hemendik Andazarraterako (3. mailako mendatea) bidea jarraitu dute.

Guztira, sei etapa izango ditu Itzuliak eta ia mila kilometro egin eta gero Eibarren amaituko da hilaren 8an, larunbatean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide