Alderdikideen aldeko meza eta hamaiketakoa antolatu ditu Zarauzko EAJ Aberri Egunerako

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 6a

Datorren igandean ospatuko da Aberri Eguna eta, ohi bezala, Zarauzko EAJk zenbait ekitaldi antolatu ditu. Bertan parte hartzeko deia egin die jarraitzaileei. 

Apirilaren 9an, igandez, ospatuko da Aberri Eguna. Zarauzko EAJk ekitaldi batzuk antolatu ditu egun honi lotuta.

Hasteko, goizeko 10:30ean zendutako alderdikideen aldeko meza egingo da Andre Maria Zeruratzea parroki elizan. Ondoren, Batzokian, hamaiketakoa eskainiko zaie alderdikideen eta bertaratuko diren guztiei. Jarraian, 13:30ak aldera, Gora ta Gora Euskadi abesteko elkartuko dira ikurrinaren aurrean.

Egunari lotuta, beraien etxeetako balkoietan ikurrina zintzilikatzera gonbidatzen diete abertzale guztiei. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide