Bihar irekiko dute XXI. Garagardo Azoka

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko apirilaren 4a

2019ko Garagardo Azoka.

Asteazkenetik astelehenera izango da zabalik Zarauzko Errugbi Taldeak antolatzen duen azoka, egunero 12:00etatik 01:00etara.

EGITARAUA

Bihar, apirilak 5
- 19:00. Azokaren irekiera.
- 20:00. Inaugurazio ekitaldia, Ana Mari Esnal eta Miguel Anjel Juaristi omenduko dituzte

Apirilak 7, ostirala
- 15:30. Mus Txapelketa

Apirilak 8, larunbata
- 14:00. Herri bazkaria

Apirilak 10, astelehena
20:00. Azokaren itxiera.

Egunero, 13:30etik 15:30era haurren txokoa izango da azokan, begiraleekin.

KONTZERTUAK

Etzi, apirilak 6: Fan & Go
Apirilak 7, ostirala: Slow Time Blues Band
Apirilak 8, larunbata: Andoni Oilokiegi
Apirilak 9, igandea: DJ Elortxa

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide