Eulen-Nuukeko Paula Suarezek garaipena erdietsi du Abadiñon

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 4a

Paula Suarez Abadiñoko proban. (Olga Chasco)

Eulen-Nuuk txirrindularitza taldearentzako jardunaldi ona izan da pasa den asteburuan jokatutako. Horren erakusle da Paula Suarezek Abadiñon lortutako garaipena. 

Abadiñon (Bizkaia) izan ziren igandean Zarauzko Eulen-Nuuk txirrindularitza taldeko kide Paula Suarez eta Ainhoa Usandizaga. Berria Sarirako proba puntuagarrian lan handia egin zuen Suarezek, eta bakarrik heldu zen helmugara BTT bizikletaren gainean; bigarren sailkatuari bi minutu eta erdiko aldea atera zion. Usandizaga aiarra, berriz, bosgarren postuan heldu zen. Suarez da Berria Sariko liderra.

Larunbatean Euskaldun Sariko proba jokatu zen Zornotzan (Bizkaia). Iñigo Eizagirre zarauztarra hamaikagarren postuan heldu zen.

Igandean, aldiz, Valenciagaren oroimenezko txirrindularitza proba jokatu zen Eibarren. Euripean jokatu zen proba eta horrek eragina izan zuen Zarauzko taldean. Errepidearen egoera txarragatik talde osoak erorikoa izan zuen. Esparza eta 18 urteko Ospital izan ziren erorikoagarik salbatu ziren bakarrak: lehenak 18. postuan bukatu zuen lasterketa eta bigarrenak 120. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide