Haurrekin eta nerabeekin asertibitatea lantzeko hitzaldia egingo dute Zarautzen

Juan Luis Romatet 2023ko api. 4a, 09:21

Leyre Canok emango du hitzaldia apirilaren 19an, Etxezabalan. Interesdunek aurrez eman beharko dituzte izenak. 

Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean izeneko hitzaldia entzuteko aukera izango da apirilaren 19an, 18:00etatik aurrera, Zarauzko Etxezabalan. Haurren eta nerabeen gurasoei zuzendutako saioa da, eta Leyre Cano trebatzaileak emango du, euskaraz. 

Interesdunek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako bi modu daude: Internet bidez hemen, edo Gazte Informazio Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 16:30etik 19:30era bitartean. Izenak emateko epea apirilaren 14an itxiko da. 

Informazio gehiagorako 943-00 51 22 telefono zenbakira deitu daiteke, edo gazteria@zarautz.eus helbidera idatzi. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide