Osinaldeko finalera sailkatu da Aner Euzkitze

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 3a

Aner Euzkitze, ezkerrean, irabazlearen sariarekin. (Goierri Telebista)

Hiru kanporaketak jokatuta, Osinalde Sariko finalistak erabakita geratu dira dagoeneko. Finala jokatuko duten sei bertsorien artean da Aner Euzkitze zarauztarra Aztiriako kanporaketa irabazi ondoren. 

Gabiriako Aztiria auzoan jokatu zen larunbatean Aztiria Bat bertsolaritza saria. Osinalde Sariko hirugarren kanporaketa den txapelketa hau irabazi zuen Aner Euzkitze bertsolari zarauztarrak. Ondorioz, bera eta Aztiria Bat elkartean jokatu zen saioan bigarren geratutako Irati Alcantarilla sailkatu dira Osinalde Sariko finalera.

Hala, hiru kanporaketak jokatu ondoren, dagoeneko erabakita geratu da zer sei bertsolarik jokatuko duten apirilaren 15ean, Gabirian, Osinalde Sariko finala. Oihana Arana, Xabat Illarregi eta Aner Euzkitze beraien kanporaketak irabazita sailkatu dira finalera; Irati Alcantarilla, Lander Arizmendi eta Unai Izagirre, berriz, kanporaketa horietan bigarren geratu eta gero. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide