Asteazkenean pasatuko da Itzulia Zarauztik

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko apirilaren 3a

2018ko Itzulia Zarauztik pasatzen.

Itzuliaren hirugarren etapa igaroko da Zarauztik, eta 13:30etik 15:15era itxita egongo dira N-634 errepidea eta Meagako bidea.

Gaur abiatu da Itzulia txirrindularitza proba Gasteiztik. Sei etapaz osatuta egongo da, eta larunbatean bukatuko da Eibarren. Zarauztik pasatuko da aurten ere, asteazkenean. Txirrindularitza probako hirugarren etapa izango da; tropela eguerdiko 13:12etan aterako da Errenteriatik eta Donostiatik pasa ondoren N-634 errepidea hartuko du. Hala, Zarauzko Udalak jakinarazi du N-634 errepidea eta Meagako errepidea itxita egongo direla 13:30etik 15:15era bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide